SINOPSIA
1900. urtean, Karlistaldiak amaitutakoan, gogor jo zuen krisiak Hego Euskal Herrian. Horren ondorioz, Mauleko espartin lantegietara jo behar izan zuten Nafar askok lan bila. Pirieoak, zeharkatzeko, udalberrian, 3 eguneko bidaia egiten zuten eta beste 3 egun itzultzeko udazkenean.
Etxeetan ez zuten bizitzeko adina ere; beraz, are gutxiago ikasketak egiteko. Baina garaikoek kontatuta, batzuek beren itzala deabruari ematen omen zioten seme-alaben ikasketak ordaintzeko behar zutenaren truke.
Hala egin omen zuen beste garai batean Axularrek berak ere. Kondairak dio Salamankan ikasteagatik, itzalik gabe bizi behar izan zuela Axularrek. Baina, bera prest agertu zen itzala galtzeko ere, buruan helburu handi bat baitzuen: Euskal Herrira itzuli eta kanpoan eskuratutako jakituria hori, hona ekarri.
Oso antzekoa da Itzal Galduaren kontakizunaren protagonistaren istorioa. Alabaina, gure itzalgabekoa Salazar bailarakoa da, Otsagikoa, hain zuzen, ikasketak amaitutakoan, Nafarroa defendatzera itzulitako gaztea da bera.
Haatik, nork eskatuko dio berari itzala? Nor izango da itzala kenduko dion deabru hori?
EGITARAUA
Haurtzaroa
Haurtzaroan erlijioaren zein politikaren indarra ezagutu zuen, eta baita herriko ekintza guztietan parte hartu ere. Baina mundu zabalak erakarrita, bere itzala deabruari saldu zion.
- Beretter
- Prozesioa
- Ezpata
- Gortea
- Zubipeak
- Guda
Gaztaroa
Ikasketak egitera kanpora atera zen, eta han estudiantinak eta parrandak bai, baina, horrekin batera, diziplina zorrotza ere ezagutu zuen.
- Agurra
- Estudiantinak
- Jota
- Makilak
- Ariñ
- Znako
Heldutasuna
Etxera itzuli zenean, gizon heldua zen. Herria aldatuta zegoen. Denak industrietan lanean buru belarri, baina nahaste eta anabasa handia ere aurkitu zuen.
- Ongi etorria
- Gabota
- Godalet
- Txalaklak
- Lurraren
- Pello
- Sagarra
Berpizkundea
Bere herriaren historiaz jakitun, haiek gidatzeari ekin zion; irrikaz beterik, itxaropen eta ilusioz.
- Nafarroa
- Izarren hautsa
- Euskal herriari
- Tripin
- Fandango
- Arrosa zolan
PARTE-HARTZAILEAK
Musikariak: Gero Axularreko musikariak
Dantzariak: Gero Axular dantza taldeko dantzariak
Soinua: Roberto González
Argia: Aitor Azkuna / Javier Sainz de Murieta
Jantziak: Ane Martínez
Errejidorea: Gurutze Telleria
Dantza maisua eta koreografoa: Juan Luis Unzurrunzaga
Musikarien zuzendaria: Lara Mitxelena
Zuzendari orokorra: Juan Luis Unzurrunzaga