HELBURU OROKORRA: Euskal plaza-dantzen oinarrizko errepertorioa ikastea, horren bidez, dantza-ikuskizunen esperientzia ezagutzen has daitezen, beti ere, taldean dantzatzeak dakarren gozamena eta eskatzen duen koordinazioa landuz. 

LANTZEN DIREN ALDERDIAK

  • Psikomotrizitatea: makurtzea eta altxatzea, gainazal ezberdinen gainean mugitzea, kutxen eta edalontzi txikien gainean oreka mantentzea, gorputzaren goiko atalaren kontrolerako ariketak…
  • Ballet klasikoaren hastapenak: barra-ariketak
  • Dantza tradizionala (hastapenak):
    • Makil Txiki
    • Makil Joko
    • Brokel Dantza
    • Zinta Dantza
    • Ezpata Dantza
    • Agurra
    • Alpargata
    • Makil Handi
    • Uztai Dantza
    • Arin-arin
    • Fandango

GARATZEN DIREN TREBETASUNAK  

  • Zangoen psikomotrizitatea
  • Orekaren kontrola
  • Erritmoa
  • Gorputzaren goi atalaren psikomotrizitatea
  • Musikarekin eta beste dantzariekin sinkronizatzea
  • Erreminten erabilera eta kontrola (makilak, uztaiak, zintak, zartaginak, pandereta…)
  • Jendaurrean talde gisa jarduteko gaitasuna eta beldur eszenikoa gainditzea 

SUSTATZEN DIREN JARRERAK

  • Euskal kultura-adierazpen tradizionalen aberastasuna ezagutzen hastea
  • Adin eta ezaugarri ezberdineko publikoen aurrean jarduten ohitzea
  • Antzokietan zein plazetan jendaurrean kontzentrazioa eta jarrera egokia mantentzea
  • Iraupen ertain edo luzeko ikuskizunetan parte hartzeak eskatzen duen antolamendua ezagutzen eta ulertzen hastea.
  • Ikuskizun luzeagotan lasai eta gustura egotea ikusle gisa, alboan gurasoak ez dituztela.
     

KULTUR JARDUERAK ETA GIZARTE-PROIEKZIOA

  • Olentzeroren desfilean dantza-ikuskizuna
  • OInauteri tradizionalen desfilean parte hartzea
  • San Joan udako solstizioko ekitaldia
  • Gabonetako ekitaldia Zorroaga Fundazioan
  • San Sebastian bezperan eta Ikastolaren Egunean publiko zabalaren aurrean dantzatzea
  • Kaldereroetako desfilena parte hartzea
  • Antzokietan  eskainitako ikuskizun luzeetan ekitaldi laburrak eskaintzea

BEREIZGARRIAK: ziklo honetan euskal dantzen oinarrizko errepertorioa ezagutu eta ikasiko dute, jakina, haien adinak eskaintzen une bakoitzean eskaintzen dizkien ahalbideen mugan. Dantza gehienak hiru urteetan zehar poliki-poliki ikasiko dituzte. Hasieran, pausu batzuk eta zati laburrak landuko dira, eta zikloaren amaierarako dantza osoak modu koordinatuan egiteko gai izango dira. Ikuspegi teknikotik ere egiten da lan. Ziklo honetan ballet klasikoaren hastapenak lantzen dira, horiek baitira euskal dantzen exekuziorako funtsezkoak diren alderdiak kontrolatzeko aukera emango dietenak. Agerpen publikoei dagokienez, adin honetan bereziki zaintzen da dantza-ikuskizunak bere testuinguruan eta osotasunean gozatzeko jarrera lantzea, bai aire librean direnean eta baita antzokietan direnean ere. Era berean, antzoki-emanaldiek eta ikuskizunek eskatzen duten antolaketa lanean inplikatzen hasten dira, gehienbat, familia tartean dela. 

FaLang translation system by Faboba