GEROren helburua euskal kultura bultzatzea da, dantzaren eta musikaren alorretan bereziki, baina baita berrikuntza sozialaren alorrean ere.
Horretarako, askotariko ekintzak antolatzen ditugu:
- Haur eta helduentzako dantza-ikastaroak
- Tradiziozko dantzen emanaldiak
- Argi-, soinu- eta dantza-ikuskizunak, tradiziozko urratsetan oinarrituriko koreografiez osatuak
- Dantza-tailerrak
- Tradiziozko dantzen emanaldiak kongresu, ezkontza eta era guztietako ospakizunetan.
Hala ere, GEROk ez ditu soilik publiko orokorrarentzako ikuskizunak eta jarduerak garatzen edo ekitaldi publiko eta pribatuetan parte hartzen bakarrik. GERO, dantzarien, musikarien, familien eta kolaboratzaileen komunitate bat da, kultura eta balio zibikoak eta sozialak oinarri-oinarritik lantzen dituztenak.
GEROn , dantzatzen ikasteaz gain, gure kultura-ondarea balioesten ikasten da. Horrez gain, kultura-kontzientzia lantzen da zentzu zabalean, gure historia, ondarea, erritualak, balioak eta mundu-ikuspegia balioetsiz, baina, era berean, beste kultura, musika, dantza, ohitura eta ikuspuntu batzuk ere aintzat hartuz. GEROn, arteekiko sentsibilitatea lantzen da, oro har, eta, bereziki, herri-arteekiko sentsibilitatea; historiarekiko interesa; janzkera eta jantzien estimazioa; kultura tradizionalak mundu garaikidean duen eginkizunari buruzko hausnarketa, etab.
Ildo horretatik, aipatzekoak dira Matia Fundazioarekin, ApoyoDravet elkartearekin edota, besteak beste, Emaús Fundazioarekin ditugun lankidetzak eta hitzarmenak, baita erakunde publikoekin ditugunak ere.