HELBURU OROKORRA: Ikuskizunetan eta nazioarteko jaialdietan eta lehiaketetan haien adineko eta beste adinetako dantzariekin batera jarduten trebatzea,eta euskal kultura adierazpenak beste herrialde eta kulturetako adierazpenekin erlazionatzen hastea.
LANTZEN DIREN ALDERDIAK
- Ballet klasikoa: barra-ariketak eta malgutasuna
- Teknika: kabriolak, buruaren mugimendua, jauziak, oinen arintasuna, urrats konplexuak…
- Dantza tradizionalak: Aurrekoetapan ikasitakoak, maila aurreratuagoan.
- Makil Txiki
- Makil Joko
- Brokel Dantza
- Zinta Dantza
- Ezpata Dantza
- Agurra
- Alpargata
- Makil Handi
- Uztai Dantza
- Arin-arin
- Fandango
- Dantza konplexuagoak (hastapenak):
- Banakoa
- Zuberoako Maskaradako dantzak
- Txotxongiloa
- Koreografiak: euskal dantzako pausuetan oinarritutako koreografiak.
GARATZEN DIREN TREBETASUNAK
- Gorputzaren kontrol orokor eta koordinatua.
- Erreminten erabilera eta kontrola (makilak, uztaiak, zintak…)
- Orientazioa, lateralitatea eta desplazamendua egoera ezberdinetan (antzokietako iluntasunean, adibidez)
- Musikarekin eta beste dantzariekin sinkronizatzea eta koreografiak ulertu, buruan gorde eta espazio ezberdinetan exekutatzeko gaitasuna.
- Agerraldietako oinarrizko jarrera: sartu-irteerak, agurrak, egonarria, kokapena, desplazamenduak…
- Jantziak modu (erdi)autonomoan jantzi, erantzi eta gordetzen eta zaintzen hastea.
- Orrazkeraren eta makilajearen oinarriak.
SUSTATZEN DIREN JARRERAK
- Euskal kultura-adierazpen tradizionalen parte sentitzea, eta gure kultura-adierazpenak beste herrialde eta komunitateetan zabaltzeak duen balioa aintzat hartzen hastea.
- Beste herrialde eta kulturetako dantza adierazpenak ezagutzeko interesa eta jarrera positiboa.
- Adin eta ezaugarri ezberdineko publikoen aurrean eta egoera ezberdinetan jarduten ohitzea, eta honelako ekitaldietan ohikoak diren adeitasunezko jarrerak eta konplimenduak zintzo erakustea (agurrak, amaierako eskertza….)
- Antzokietan zein plazetan jendaurrean kontzentrazioa eta jarrera egokia mantentzea, eta emanaldi berean dantza eta koreografia ezberdinak eskain beharrak eskatzen duen kontzentrazioa
- Iraupen ertain edo luzeko ikuskizunetan parte hartzeak eskatzen duen antolamendua ezagutzen eta ulertzen hastea, eta era ezberdinetako eszenatokitan isilik eta arretaz mugitzen ikastea.
- Ikuskizun luzeagotan lasai eta gustura egotea ikusle gisa, alboan gurasoak ez dituztela.
KULTUR JARDUERAK ETA GIZARTE-PROIEKZIOA
- Olentzeroren desfilean dantza-ikuskizuna egitea
- Inauteri tradizionalen desfilean parte hartzea
- San Joan udako solstizioko ekitaldian parte hartzea
- Gabonetako ekitaldia Zorroaga Fundazioan
- San Sebastian bezperan eta Ikastolaren Egunean publiko zabalaren aurrean dantzatzea
- Kaldereroetako desfilena parte hartzea
- Antzokietan eskainitako ikuskizun luzeetan emanaldi bi edo gehiago eskaintzea ikuskizunean zehar.
- GEROren ikuskizunetan dantzari nagusiagoekin batera jardutea ohiko antzokietan.
- Nazioarteko jaialdi eta lehiaketetan parte hartzea.
BEREIZGARRIAK: ziklo honetan euskal dantzen oinarrizko errepertorioa konfiantza eta maila tekniko handiagoz exekutatzeko gaitasuna garatuko dute. Era berean, dantza tradizionalean oinarria duten dantza garaikideko koreografiak ere ikasiko dituzte. Horrekin batera, adin ezberdineko dantzariekin batera ikuskizun kolektiboak eraikitzeak dakarren esperientzia biziko dute, eta, horrez gain, nazioarteko jaialdietan parte hartzeari esker, beste herrialde eta kulturetako dantzak eta kultura-adierazpenak bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dute.