Ikuskizunak
Gero Axular Donostiako dantzari gazteek osatzen duten dantza talde bat da. Euskal kultura sustatzea du helburu, folklore tradizionalarekiko interesa piztuz zein ikuskizun berritzaileak eskainiz, betiere euskal dantza tradizionaletan oinarrituta.
Guztira zortzi ikuskizun original sortu ditugu: Sasi artean, Lamien basoa, Talaia, Xereta, Argizaiola, Itzal galdua, Agorrila eta Higa.
Proposamen eszeniko hauetan dantza tradizionalak eguneratzen dira, eta dantza eta musika modernoekin edo beste kultura batzuetatik hartutakoekin aberasten dira.
Ikuskizun horietan guztietan, batu egiten dira eszenografia landua, zuzeneko musika eta argiak, istorioari zentzua eta erritmoa emateko helburuarekin. Dantzak teknikarekin zein emozio handiarekin egiten dira, hori behar baitu tradizioa arte eszenikoen gaur egungo ikuskerara eraman nahi duen ikuskizun batek. Nabarmentzekoa da giropena eta jantziak arretaz eta mimoz zaintzen direla.
Ikuslegoari erakargarria suerta dakiokeen ikuskizun bat eskaintzen dugu, non 60 dantzarik parte hartzen duen eta musika zuzenean jotzen den. Horiek guztiak Juan Luis Unzurrunzagaren zuzendaritzapean daude, Geroko irakasle eta koreografien sortzaile ere dena.
Higa (2021-2023)
HIGA da Gero Axular dantza-taldearen ikuskizun berria. Aurreko lanetan bezala, euskal historiaren eta kulturaren pasarte bat hartzen da ardatz, eta horrekin batera gaur egungo gizartean kezka-iturri diren gaiei buruzko gogoetarako bidea egiten da.
Hori bakarrik ez, gizarte-konpromisoa praktikara eraman da lan berri honetan EMAUS Fundazioarekin eta ApoyoDravet elkartearekin egindako hitzarmenei esker.
GEHIAGO IRAKURRI