GERO dantza-taldean dantzariak haurtzarotik hasten dira dantzan. Haietako askok haurtzaro eta gaztaro osoa emango dute taldean. Denbora horretan askotariko esperientzia ziraragarri eta hezitzaileak biziko dituzte.
Esperientzia horierako askotan familiako kideek ere har dezakete parte: gurasoek, senideek, aiton-amonek eta beste ahaideek. Ikuskizunetan laguntzeko aukera izango dute; antolatzen diren bidaietara joango dira laguntzaile edo, besterik gabe, oporretan; josten, San Tomas postua antolatzen edota ahaidetasunezko bazkari herrikoietan ere gozatu ahal izango dute.
Gaur egun, haurrek eta gazteek ez ezik, helduek ere dantza ikasi, musika jo edota ikuskizunetan ere har dezakete parte. GEROren jarduerak, bada, familian aisialdiko esperientzia kultural eta soziala gozatzeko aukera paregabe dira. Ongi etorri, bada, familiako guztiak, eta zergatik ez, baita ere auzoko eta lagunak.