HELBURU OROKORRA: Euskal dantzarekin lehen esperientzia zuzena izan, dantzari gisa, bai gorputz- eta kultura-adierazpen den aldetik eta baita ikuskizuna den aldetik ere. 

LANTZEN DIREN ALDERDIAK

  • Psikomotrizitatea: txorimaloa, jauziak, jarreraren kontrola, mugimenduaren kontrola..
  • Joko-dantzak: Orpo-punta
  • Epo-itai-taie, yami-yami-yami, kaldereroak..
  • Dantza tradizionala (hastapenak):
    • Biribilketa (erritmoa)
    • Zazpi Jauzi
    • Sant Petrique
    • Zapatain
    • Soka-dantza
    • Larrain-dantza

GARATZEN DIREN TREBETASUNAK

  • Zangoen psikomotrizitatea
  • Orekaren kontrola
  • Erritmoa
  • Jendaurrean agertzeko oinarrizko trebetasunak

SUSTATZEN DIREN JARRERAK

  • Euskal kultura-adierazpen tradizionalak ulertzea eta bere egitea
  • Adineko pertsonekiko jarrera adeitsua garatzea
  • Antzokietan zein plazetan jendaurrean egoteko lasaitasuna garatzea
  • Ikuskizun batek eskatzen duen diziplinaren oinarrizko arauak bereganatzea

KULTUR JARDUERAK ETA GIZARTE-PROIEKZIOA

  • Olentzeroren desfilean dantza-ikuskizuna
  • Inauteri tradizionalen desfilean parte hartzea
  • Kaldereroetako desfilena parte hartzea
  • San Joan udako solstizioko ekitaldia
  • Gabonetako ekitaldia Zorroaga Fundazioan

BEREIZGARRIAK: maila honetan garrantzitsuena da haurrak autonomo eta eroso jardutea, beti ere, oinarrizko arau eta jarraibideak gogoan hartzea ezinbestekoa dela aintzat hartuta. Dantzari berari dagokionez, haurrak haien gorputza eta gorputzak eskaintzen dizkien aukerak probatzen eta gozatzen hasten dira, eta dantzaren gozamen horretatik abiatuta, haien trebetasunak eta euskal dantzaren berezitasunak ezagutzen hasiko dira. Guztia ariketa xume eta laburren bidez egiten da, arreta handia jarriz, haurrek egun bakoitzean duten egoerari eta dakarten aldarteari. Ekitaldi publikoetan ere babes eta laguntza handia izaten dute, noski, batzuentzat egoera hori arrotza delako, eta ikaratu ere egin daitezkeelako batzuetan. Alde horretatik oso kontuan hartzen dira haien emozioak eta bizipenak, bermatzeko euskal dantzaren esperientzia positiboa eta atsegingarria dela haientzat.

FaLang translation system by Faboba