GERO irabazi-asmorik gabeko elkartea da, eta 2004ko ekainean 8 lagunek SORTUA: Patxi sarriegi, Begoña Marañón, Victor Alvarez de Eulate, Mª Jose Sarnago, Jose Ramon Iturain, Juan Luis Unzurrunzaga, Arturo Diaz eta Gurutze Telleria.
Elkartea Eusko Jaurlaritzako Elkarteen Erregistroan dago erregistratuta, eta, haren estatutuen arabera, Zuzendaritza Batzordea Bazkideen Batzar Orokorrak aukeratutako 10 bazkidek osatzen dute. Gaur egun, Alfredo Badiola Arnedo da elkartearen lehendakari.
Zuzendaritza Batzordearen zereginak hauek dira: baliabideak kudeatzea, jarduerak arautzea eta elkartearen helburuak betetzen direla zaintzea. Irailetik ekainera egiten ditu ohiko bilerak, 15 egunetik behin, gehienetan.
Geroko bazkide 18 urtetik gorako edozein pertsona izan daiteke, dantzariren batekin harreman zuzena izan edo ez.
Gaur egun 150 bazkide ditu GEROk. Urteko kuota gisa, 65 euro ordaintzen ditugu. (2023)