Gero Axular Dantza Taldeak amaiera eman dio bere udako birari: Portugalgo Paranhos da Beira herria izan da hirugarren eta azken helmuga.
Abuztuaren 1ean atera ziren Donostiatik taldeko dantzari gazteenak, laguntzaileekin, musikariekin eta Juan Luis Unzurrunzaga zuzendariarekin. Gaua autobusean igaro zuten, eta hurrengo egunean, Naturwaterpark ur parkean esnatu ziren. Egun osoa uretan eman ondoren, jaialdia ospatzen zen herrirantz abiatu ziren, Paranhos da Beirara, hain zuzen.
Urtero ospatzen da Arriba-Monte! Festival Internacional de Músicas e Danças Tradicionais izeneko folklore-jaialdia, eta aurtengoa 35. edizioa izan da. Bertan, Portugalgo zenbait taldek ez ezik nazioarteko taldeek ere parte hartu dute, hala nola Kroazia eta Belgikako taldeek.
Abuztuaren 2tik 6ra bitartean, Paranhos da Beirako kaleetan zehar desfilatu dute, beste taldeen dantzak ikasi eta gureak irakatsi dituzte eta ingurua ezagutu dute. Eta, jakina, beste herrialdeetako jendea ezagutu eta kulturak eta ohiturak trukatzeko aukera ere izan dute.
Honako hau izan da Gero Axularren udako birako hirugarren jaialdia; izan ere, uztaila hasieran Szegeden (Hungaria) izan ginen, eta gero, Korfun (Grezia). Nazioarteko emanaldiak amaitu egin dira, baina lanean jarraituko dugu: gure hurrengo emanaldia Donostiako Aste Nagusian izango da, abuztuaren 14an, 20:00etan, Konstituzio plazan. Gure webguneko agendan aurkituko dituzue gainerako ekitaldiak.
Jaialdiari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, jo Bitakora atalera. Eta, argazkiak ikusteko, egin klik hemen.
Gerokideek argazki gehiago dituzte ikusgai, Intranetean.