Gero Axular Dantza Taldeak bere udako birarekin jarraitzen du: Greziako Korfu uhartea izan da bigarren helmuga.


Uztailaren 14an atera ziren Donostiatik taldeko zenbait dantzari, laguntzaile eta musikari, bai eta Juan Luis Unzurrunzaga zuzendaria ere, eta errepidean eta itsasoan ia lau egun eman eta Bartzelona eta Erroma bisitatu ondoren, Korfura heldu ziren.

Urtero ospatzen da International Dance Group Festival izeneko folklore-jaialdia Greziako uharte hartan, eta aurtengoa 21. edizioa izan da. Bertan, Greziako zenbait taldek ez ezik nazioarteko beste talde batzuek ere parte hartu dute, hala nola Armenia eta Txinako taldeek.

Uztailaren 18tik 21era bitartean, Korfu eta Sinies hirien artean ibili dira parte-hartzaileak, agertoki batetik bestera eta hondartza batetik bestera. Eta, jakina, beste herrialdeetako jendea ezagutu eta kulturak eta ohiturak trukatzeko aukera ere izan dute.

Honako hau izan da Gero Axularren udako birako bigarren jaialdia, uztaila hasieran Szegeden (Hungaria) izan baikinen. Baina uda ez da hemen amaituko, lanean jarraituko baitugu udako birako hirugarren jaialdirako prestatzeko. Hain zuzen ere, abuztuaren 2an, Portugalera bidaiatuko dute dantza-taldeko txikienek.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jo Bitakora atalera. Eta, argazkiak ikusteko, egin klik hemen.
Gerokideek argazki gehiago dituzte ikusgai, Intranetean.

contentmap_plugin