Gero Axular Dantza Taldeak hasiera eman dio bere udako birari: Hungariako Szeged hiria izan da lehenengo helmuga.


Uztailaren 1ean atera ziren Donostiatik taldeko zenbait dantzari, laguntzaile eta musikari, bai eta Juan Luis Unzurrunzaga zuzendaria ere, eta errepidean ia bi egun eman ondoren, Budapestera heldu ziren.

Urtero ospatzen da Szegedi Nemzetközi Néptáncfesztivál izeneko folklore-jaialdia Hungariako hiria hartan, eta aurtengoa, 28. edizioa izan da. Bertan, Hungariako zenbait taldek ez ezik nazioarteko beste talde batzuek ere parte hartu dute, hala nola Costa Rica, Eslovakia, Mazedonia eta Serbiako taldeek.

Uztailaren 4tik 7ra bitartean, zenbait ekintzaz gozatu ahal izan dute parte-hartzaileek; hirian zehar desfilatzeaz gain, kultur zentroetan eta antzokietan dantzatu dute, hala nola Szegedi Nemzeti Színház antzoki zoragarrian. Eta, jakina, beste herrialdeetako jendea ezagutu eta kulturak eta ohiturak trukatzeko aukera ere izan dute.

Baina, ez da Hungarian amaitu taldearen lehen bira; izan ere, Donostiara iritsi baino lehen, Frantziako Sainte-Tulle herrian dantzatuko dute, Festival autour des Lavoirs izeneko musika- eta dantza-jaialdian. Gero Axular dantza-taldearen emanaldia, uztailaren 9an izango, 21:00etan, aire zabaleko agertoki batean.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jo Bitakora atalera. Eta, argazkiak ikusteko, egin klik hemen.
Gerokideek argazki gehiago dituzte ikusgai, Intranetean.

contentmap_plugin

FaLang translation system by Faboba