Lantz herriak Nafarroako tradizio zaharrenetariko bat gordetzen du, inauteria. Inauteriko asteartean, Lantzeko biztanleek ospakizun tradizional honetan parte hartzen dute. Herritar gehienak Txatxoz mozorrotzen dira kolore eta estanpatu mota askotako jantziekin.
Txatxoen helburua Miel Otxin gaizkilea «harrapatzea» da. Horretarako, Ziripoten laguntza dute, herriko pertsonaiarik indartsuena. Horiez gain, Zaldikok eta Arotzek ere parte hartzen dute inauterian.
Interes kulturaleko ospakizuna izanik, inauteriko igandean, Gero Axular dantza taldeak Donostiara ekartzen du jaia, Alde Zaharra kolorez eta dantzaz betez eta taldeko txistularien melodiekin Ziripoten inguruan dantzatuz.