KOKAPENA
1793ko martxoan, Frantzia eta Espainiaren arteko gerla deklarazioaren eta Sarako porrot militarraren ondoren, barneratze dekretu bat aldarrikatu zen lapurtarren kontra, ustez “otoitz-egile” eta Espainiaren zerbitzuko espioiak zirelako. Horrenbestez, 4000 pertsona inguru kanporatu zituzten Sara, Zuraide, Ainhoa, Itsasu eta inguruko herrietatik. Robespierre erori ondoren, bizirauleak etxerat etorri ziren eta beren ondasunak berreskuratu zuten.
SINOPSIA
Xaretako zelai basarteetan, naturaren bakean, artzain bat bizi zen. Gau batez, hartz baten orroaren mehatxua usaindu eta ardiak babestearren bere bila igo zen goiko mendietara, ehiztari. Hartzak larru berezia zuen, nahastezina zen. Hura harrapatu eta goizean herrira jaitsi zen bere larrua saltzera, salmentaren diruaz bere maiteari soineko polit bat erosteko.
Poltsikoa diruz bete zuen eta eztarria ardoz. Soinekoa eskuratu beharrean armadaren Kasakarekin jantzi zen. Azken boladan gerra batetik bestera doa. Nagusiaren agintepean, honi eta hari tirokatzen, ezagunak eta ezezagunak akabatzen. Arroila batean harkaitz baten azpian zegoela, bala batek bete-betean jo zuen artzaina . Han utzi zuten zauriturik, inoren laguntzarik gabe. Bakarrik, bazterturik, hil zorian eta sukarraren eraginpean gelditu zen, oroimen eta amets gaiztoetan galduta. Oroimenak, oroimen biluziak bere zainetan, andregaiaren ilusioak, haurtzaroa, gurasoak, lagunak, herritarrak… Denak agertu zitzaizkion amets hotz horietan.
Negua bukatu zenerako inork ez zuen gogoan artzaina. Udaberria heldu zen eta Xaretako zelaietan arnas garbiaren usaina zebilen. Hartz-kume berri baten orroa iritsi zen beheko haranetara. Ehiztariak gora abiatu ziren. Kobazulora iristean, iluntasunean larru berezi eta nahastezin ezaguna zuen hartz txiki bat eta kasakadun gizon bat ikusi zituzten.
EGITARAUA
1. Eszena (Xaretako zelai basarteetan, naturaren bakean, artzain bat bizi zen…)
- IKUSTEN DUZU GOIZEAN
- TRONPAK
- ARTZAREN EHIZA
- AXERI-JOLASA
- UZTAI-DANTZA
- ARIN-ARINA
- FANDANGOA
2. Eszena (Poltsikoa diruz bete zuen eta eztarria ardoz …)
- DANBORRAK
- EZPATA
- PATOLEAUAK
- MIKEL DONEA
- UMEAREN AMETSA
- GUDARIAK
3. Eszena (Oroimenak, oroimen biluziak bere zainetan, …)
- BAGA BIGA
- SUKARRA
- TXORIAK TXORI
- XALBADORREN HERIOTZEAN
4. Eszena (Negua bukatu zenerako inork ez zuen gogogan…)
- BANAKOA
- MAKIL JOKOA
- ZENBAT GERA
- IKASTOLEN ERESERKIA
- ERROMERIA
- PASTORALA
PARTE-HARTZAILEAK
Musikariak: Gero Axular taldeko musikariak
Dantzariak: Gero Axular dantza taldeko dantzariak
Soinua: Roberto González
Argiteria: Aitor Azkuna / Javier Sainz de Murieta
Jantziak: Ane Martínez
Dantza-maisu eta koreografoa: Juan Luis Unzurrunzaga
Musikarien zuzendaria: Andoni Iparragirre
Zuzendari orokorra: Juan Luis Unzurrunzaga