Oporrak amaitzen ari dira dagoeneko eta indarberriturik gure birarekin jarraituko dugu ilusio osoz! Datorren ekitaldia, Lazkaoko Areria kultur aretoan izango da.

Apoyo dravet eta gero axular

sarrerak eta informazio gehiago...

  

 

Jada dakizuen bezala,  ApoyoDravet, Dravet-en sindromea duten pazienteen elkartea da. Erakundearen helburua da gaixotasun arraro horren inguruko ikerketa sustatzea, bai eta gaixoari zuzendutako teknologia eta berrikuntza soziala bultzatzea ere.

  

Dravet-en sindromea gaixotasun genetiko larria da, eta epilepsia errefraktarioa, alterazio kognitiboak eta jarrera-alterazio larriak eragiten ditu. Gainera, sindrome epileptikoen artean, heriotza-tasa handiena duen sindromea da.

Bi elkarteen arteko lankidetzari esker, Agorrila ikuskizuna eskainiko dugu bira solidarioan, eta bildutako dirua Dravet-en sindromearen inguruko ikerketara bideratuko da.

Esan bezala, bira solidarioko bosgarren emanaldia Lazkaon izango da:


descarga  Tokia: Lazkaoko Areria kultur aretoa 

                              SARRERAK

  • Ekitaldia baino 2 aste lehenago: Lazkaoko udaletxean
  • Ekitaldia baino 1h lehenago: Areria aretoko leihatilan
Data: Maiatzak 25, larunbata
Ordua: 19:00    
Prezioa:         
   - Helduak: 8 €
   - Haurrak: 4 €

 


Hona hemen emanaldiarren aurrerapen txiki bat:

 

 

Aguraingo emanaldiaz gain, beste hainbat udalerritan dantzatuko dugu Agorrila solidarioa, 2018-2019 denboraldian. Informazio gehiagorako, jo gure agendara.

 

 

Animatu zaitez eta zatoz Lazkaora Kolorez argiztatutako, jantzi tradizionalak eta zuzeneko musika duen emanaldiaz disfrutatzera eta era berean, solidarioa izatea!

 

IconoFacebook1 IconoInsta1 IconoYoutube1

 

 

contentmap_plugin
FaLang translation system by Faboba