Hilabete berri batean sartu gara, ekintza batzuei amaiera eman eta beste batzuk prestatzeko unea iritsi da. Azaroa Wed In San Sebastianekin itxi genuen, Donostiako ezkontzen sektoreko ekitaldi paregabean. Bertan, Gero Axularreko taldekideek Agurra dantzatzeko aukera izan zuten, euskal dantza ospetsuenetakoa eta ezkontza batean betirako oroitzapena izango dena. Zorionak Wed In San Sebastian aurrera atera duten pertsona guztiei!

Abenduaren 22an, arratsaldeko 16:00etan, urtero bezala, Gabonetako jaialdia eskainiko dugu Zorroagako elizan. Denetarik edukiko dugu, dantzariak, musika, giro ona... Behin hori amaituta, Puiotik atera eta Hiru Damatxo plazaraino joango gara Olentzerori harrera egiteko. Animatu zaitez festara!

Azkenik, abenduaren 24an, Donostiako erdigunean, Olentzeroren desfilean parte hartuko dugu. Eta, zapiak jartzeko zailtasunak badituzue edo baserritar jantziari buruzko zalantzak argitu nahi badituzue, udaletxeko terrazan izango gara laguntzeko prest.

 

Bestalde, #dotorejantzi ekimenarekin burubelarri ari gara. Aurreko astean Durangoko Azokan izan ginen Gero Axularrek egin eta Alai Argitaletxeak argitaratu duen Harrotasunez, ez harrokeriaz liburuarekin. Euskal jantzi tradizionalen gaia lantzen du, bere piezak aztertuz, besteak beste. Liburua erosi nahi baduzu, idatzi posta elektronikoz (Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.). 

Aste honetan, 8. saioarekin agur esan behar diogu «Nola diseinatu eta josi euskal jantzi tradizionala» ikastaroari. Ikaragarri gozatu dugu 10 emakume gogotsuekin, kurtsoan ez ezik etxean ere lan egin dute sortutako jantzi ederrak ezin hobeto geratzeko. 

Aiete Kultur Etxean zegoen erakusketa kenduko dugun arren, jantzien erakusketa bat antolatu dugu Kutxa Kulturrekin elkarlanean. Ikusgai egongo da abenduaren 17tik 26ra, Kutxa Kultur Plazan (Tabakalerako 4. solairuan).

Gainera, Kutxa Kulturrekin lankidetzan eta Ainhoa Larrañaga Goazen telesaileko aktorearen laguntzaz, baserritar jantziaren inguruko topaketa bat egingo dugu, eta zapia jartzen eta abarkak lotzen ikasteko tailerrak egingo ditugu. Abenduaren 20an izango da hori, Kutxa Kultur Plazan, baita ere.

FaLang translation system by Faboba