Oporrak amaitzen ari dira dagoeneko eta indarberriturik gure birarekin jarraituko dugu ilusio osoz! Datorren ekitaldia, Lazkaoko Areria kultur aretoan izango da.
sarrerak eta informazio gehiago...
Jada dakizuen bezala, ApoyoDravet, Dravet-en sindromea duten pazienteen elkartea da. Erakundearen helburua da gaixotasun arraro horren inguruko ikerketa sustatzea, bai eta gaixoari zuzendutako teknologia eta berrikuntza soziala bultzatzea ere.
Dravet-en sindromea gaixotasun genetiko larria da, eta epilepsia errefraktarioa, alterazio kognitiboak eta jarrera-alterazio larriak eragiten ditu. Gainera, sindrome epileptikoen artean, heriotza-tasa handiena duen sindromea da.
Bi elkarteen arteko lankidetzari esker, Agorrila ikuskizuna eskainiko dugu bira solidarioan, eta bildutako dirua Dravet-en sindromearen inguruko ikerketara bideratuko da.
Esan bezala, bira solidarioko bosgarren emanaldia Lazkaon izango da:
Tokia: Lazkaoko Areria kultur aretoa |
SARRERAK
|
|
Data: Maiatzak 25, larunbata | ||
Ordua: 19:00 | ||
Prezioa: | ||
- Helduak: 8 € | ||
- Haurrak: 4 € |
Hona hemen emanaldiarren aurrerapen txiki bat:
Aguraingo emanaldiaz gain, beste hainbat udalerritan dantzatuko dugu Agorrila solidarioa, 2018-2019 denboraldian. Informazio gehiagorako, jo gure agendara.
Animatu zaitez eta zatoz Lazkaora Kolorez argiztatutako, jantzi tradizionalak eta zuzeneko musika duen emanaldiaz disfrutatzera eta era berean, solidarioa izatea!