Axular Lizeoaren eguna ospatu genuen atzo. Eguna giro onez eta jardueraz beteta egon zen, eta nola ez, Gero Axularreko dantzari guztiek parte hartu zuten.
Dantzari txikienek eman zioten hasiera dantza-ikuskizunari, eta helduen taldekoek dantzatu ondoren, dantzari guztiek parte hartu zuten larrain-dantzan.
Ikuskizuneko gastuak, bidaietakoak eta abar ordaintzen laguntzeko dirua ateratzeko asmotan, urtero bezala, taberna jarri genuen, baita txutxe-denda eta arropa-denda ere. Bertan, orain arte egin dugun arropa zegoen salgai: poloa, txandala, aurreko urteurrenetako kamisetak eta apirilean XIV. urteurrena ospatzeko Idoia Diazek diseinatu zuen kamiseta.
Gainera, aurten, berrikuntza bat egon da: koktelak! Koktel arrakastatsuen egileak Iñaki Azurmendi eta Gorka Labaca izan ziren, Axular Lizeoko ikasle ohi eta Basque Culinary Center-eko ikasleak. Ion Mendikute dantzari eta Zuzendaritza Batzordeko kideak antolakuntzan lagundu zuen, baita koktelak egiten ere. Beraz, mila esker hiruroi!
Eskerrik asko, baita ere, gure ekintzak aurrera eraman ahal izateko laguntzen duzuon guzti-guztioi!