Babestu folklorea eta gazteria Gero Axularrekin!
Harro gaude albiste bikain bat partekatzeaz: Gipuzkoako Foru Aldundiak gure JARDUERA INTERES SOZIALEKO deklaratu du 2024-2027 aldirako, eta mezenasgo kulturalerako pizgarri fiskalei buruzko 2/2019 Foru Arauaren 5.4 artikuluaren b) eta d) apartatuetan egindako lana aitortu du.
GEHIAGO IRAKURRIGero Axular Dantza Taldeak 20 urte bete ditu
Harrigarria badirudi ere, 20 urte igaro dira Axular Lizeoko guraso talde batek, euskal dantzako eskolen jarraitutasunaz arduratuta, Gero Axular Kultur Taldea sortu zuenetik. Hain zuzen ere, 2004ko ekainaren 28an sinatu zen kultur-taldearen eratze-akta, eta geroztik, euskal tradizioa bultzatzen aritu da, ilusio, inplikazio eta ahalegin handiz, eta 600 dantzari inguru dira gure dantzak plazetan dantzatzen dituztenak.
GEHIAGO IRAKURRI