GERO AXULAR DANTZA TALDEAK, Donostiako Udaleko DONOSTIA KULTURA FESTAK sailarekin batera, baserritar jantzien lehiaketa antolatuko du Boulevardeko kioskoan (Donostia), #dotorejantzi ekimenaren barruan. Lehiaketaren helburua, baserritarrez janzteko aukeretan baserritar jantziaren erabilera duina bultzatzea eta zabaltzea da, eta herritarrak, jantzi horiek soinean dituztela egunaz gozatzera irtetea, betiere, jatorrizko diseinuak eta erabilerak arretaz eta begirunez zainduta.
Era berean, tradiziotik datorkigun ondarea berreskuratu eta aldarrikatu ere egin nahi da, gogoraraziz jantzi tradizional horiek Euskal Herri osoko historiaren eta identitate kulturalaren ikurretako bat ere badirela.
Lehiaketan, bi alderdi baloratuko dira: alde batetik, jantziaren diseinua; eta, bestetik, jantziaren atal guztiak janzteko era egokia.
Tokia: Boulevardeko kioskoa
Eguna: 2025ko abenduaren 21a, igandea
Ordutegia: 11:30-12:45
Taldeak: 11:30
Indibidualak (haurrak eta helduak): 12:00
Sari-banaketa: 13:30
PARTE-HARTZAILEAK ETA KATEGORIAK
- Taldeak: gutxienez 3 kidek eta, gehienez, 5 kidek osatua egongo da, eta gutxienez heldu bat izango du (+13 urte).
- Haurren kategoria, nesken jantzia: 5 eta 12 urte artean.
- Haurren kategoria, mutilen jantzia: 5 eta 12 urte artean.
- Gazte eta helduen kategoria, emakumezkoen jantzia: 13 urtetik aurrera.
- Gazte eta helduen kategoria, gizonezkoen jantzia: 13 urtetik aurrera.
Kategoria bakoitzean, gehienez ere, 20 lagunek edota taldeak parte hartu ahalko dute, eta izen-ematearen ordena jarraituko da, toki libreak bete arte.
IZEN-EMATEAK
Parte-hartzaileek izena emateko aukera izango dute abenduaren 1eko 12:00etatik abenduaren 20ko 12:00ak arte, www.dotorejantzi.geroaxula.eus webgunean. Formulario bat bete beharko dute lehiaketan parte hartu nahi dutenek, eta ondoren, antolakuntzaren mezu bat jasoko dute, izen-ematea berresteko.
Jantzia behar bezala jazteko aholkuak ere web orrian egongo dira, abarkak nola lotu, zapiak nola jantzi eta abar.