gomaEmakume eta gizonek oinetako berdinak erabiltzen zituzten.

Baserrian lanean ari zirenean, abarkak erabiltzen zituzten, orkatilan lotuta. Hasieran, larruzkoak ziren; aurrerago, gomazkoak. Gizonek galtzen gainetik jarri ohi zituzten galtzerdiak, barrena babesteko eta ez zikintzeko.

Mantarrak ere erabiltzen zituzten, galtzak babesteko. Berna inguratzen zuten mantarrarekin eta abarkaren lokarriarekin heltzen zuten.

Baserritik ateratzen zirenean, herrira edo hirira joateko, alpargatak janzten zituzten, orkatilan lotuta. Alpargatak zuriak izanez gero, galtzerdi beltzak janzten zituzten. Alpargatak beltzak baziren, ordea, galtzerdiak zuriak ziren. Udan kotoizko galtzerdiak erabiltzen zituzten; neguan, aldiz, artilezkoak.

Emakumezkoek zetazko nahiz kotoizko galtzerdiak erabil zitzaketen; motzak zein luzeak.

Egun berezietan, gizonezkoek lokarridun larruzko zapata beltz klasikoak erabil zitzaketen; eta emakumeek, zapata edo botin beltzak.abarkak

 

 

FaLang translation system by Faboba