2017ko San Tomas egunean (abenduak 21, osteguna) Donostia Festak eta GERO AXULAR dantza-taldeak elkarlanean, San Tomas eguneko baserritar-jantzien lehiaketaren lehen edizioa antolatu genuen Gipuzkoa Plazan.

Lehiaketaren helburua da baserritarrek lanerako zein egun berezietan ekitaldietara joan edo kalera jaisteko erabiltzen zituzten jantzeien edertasuna eta aniztasuna erakustea, eta herritarrak animatzea egunpasa ederra egin dezaten jantzi horiek soinean dituztela, betiere, jatorrizko diseinuak eta erabilerak arretaz eta begirunez zainduta.

Era berean, tradiziotik datorkigun ondarea berreskuratu eta aldarrikatu ere egin nahi da, gogoraraziz jantzi tradizional horiek Euskal Herri osoko eta, bereziki, Donostiako eta Donostiarren historiaren eta identitate kulturalaren ikurretako bat ere badirela.

Hauek dira kontuan hartuko diren alderdiak: jantziaren diseinua, materialak, oinetakoak, osagarriak… Bereziki hartuko da aintzat jantziaren egokitasuna, hau da, San Tomas eta antzeko jaietan tradizioz eraman izan diren jantziekin bat etortzea.

logofestak

FaLang translation system by Faboba