Resultado de imagen de Europaische Jugendwoche 

Jaialdiaren izena:

VIII. International Festival-contest ofSolo Dance 'Mahmoud Esambaev’

Hiria:

Grozny      >ARGAZKIAK<

Herrialdea:

Errusia

Data:

2016/10/15 - 2016/10/19

1.Emanaldia

2.Emanaldia

Parte hartzaileak:

Onintza Unzurrunzaga eta Jon Egurretxea

WEB ORRIALDEA

Prentsa:

---

 

 

BESTE PARTE-HARTZAILEAK: 27; munduko 8 herrialde eta Errusiar Federazioko 29 eskualde

JAIALDIAREN INFORMAZIOA: Txetxeniako Errepublikako Kultura Ministeritzak antolatutako dantza lehiaketa. Jaialdiaren helburua tradizioa mantentzea eta kultura-balioak partekatzea.

LABURPENA:

Abuztua erdialdean Mahmoud Esambaev nazioarteko dantza lehiaketan parte hartzera gonbidatu gintuzten. Irailean hasi ginen lehiaketarako prestatzen,  eta azkenean, urriaren 13an joan ziren Groznyra Onintza Unzurrunzaga eta Jon Egurretxea, dantza taldeko Juan Luis Unzurrunzaga zuzendariarekin batera.
Lehiaketan zortzi herrialdek eta Errusiar Federazioko 29 eskualdetako 130 dantzarik parte hartu zuten. Guztiak dantzari profesionalak, Frantziako dantzariak eta Donostiako Gero Axular taldea izan ezik.
Dantzarien maila oso ona zela kontatu zuten, eta saririk lortzeko itxaropenik ez zutela.  Ilusioz beteta lehiatu ziren Gero Axularreko bi dantzariak, Juan Luis Unzurrunzagaren koreografiak dantzatuz: agurra, gabota, ariñ-ariñ, fandango, godalet…  Eta emanaldi bikaina egin zutela dirudi, lehiaketako bigarren sari orokorra lortu baitzuten, Txetxeniako Kultur Ministeritzaren saria, alegia.

contentmap_plugin

FaLang translation system by Faboba