Covid-19ak gogor kolpatu du kulturaren sektorea. Antzokiak, museoak, dendak... guztiak izan dira pandemia honen biktimak. Kultura-jarduerak bertan behera uzteak, sektoreko langile askoren diru-sarreren iturri bakarra galtzea eragin du.
Gero Axular Dantza Taldearen kasuan, programatutako jarduera guztiak bertan behera utzi eta atzeratu behar izan ditugu. Sorkuntza guztiak egosten diren gela itxi behar izan genuen, eta Victoria Eugenian, Higa, gure azken ikuskizunaren estreinaldiaren data aldatu.
Artista gehienek jarrera baikorra hartu dute gaiaren inguruan. Entretenitzeko eta sortzen jarraitzeko modu berriak sortu dira. Guk hilabete hauek Gero Axularren familia publikoari hurbiltzeko erabili ditugu.
Hain zuzen ere, #MINTZAGERO sortu dugu, Gero Axularreko kideak eta lagunak elkarrizketatzeko atal bat, haien esperientziak gure jarraitzaile guztiekin parteka ditzaten. Ekimenak harrera oso ona izan du eta elkarrizketa gehiago batzen gaude. Ez ezazu galdu!
Hilabete honen hasieran albiste on bat jaso genuen, gure jarduerari partzialki berrekin geniezaiokeela. Eskolaz kanpoko jarduera guztiak irailera arte atzeratzea erabaki badugu ere, talde helduenekin itzuli gara, udan sor daitezkeen konpromisoei erantzun ahal izateko. Horretarako, agintarien jarraibideei kasu egin diegu, baldintza guztiak betetzeko.
Gustora itzuliko ginatekeen talde guztiekin, baina nahiago izan dugu erakundeen gomendioei jarraitu. Ziur gara pixkanaka-pixkanaka berriro ekingo diegula hainbeste lan eta ilusio jartzen diegun jarduerei. Oso pozik gaude Gero Axularren itzulerarekin!