Bere sorburutik GERO Axular taldean ahalegin berezia egin da euskal dantzari proiekzioa emateko nazioartean. Horretarako, nazioarteko dantza eta folklore erakundeekin egin dira hitzarmenak, eta nazioarteko sareetan ere txertatu da Gero Axular dantza taldea. Horri esker, 41 jaialditan hartu du parte GERO Axularrek azken 15 urteotan, eta horietan guztietan izan da Euskal Herriko dantza tradizionalaren enbaxadore eta ordezkari.

Webgune honetan ikus daiteke mapa interaktibo baten bidez, zein izan den Gero Axular taldearen ibilbidea nazioartean:

BitakoraMapa2019

Ikusi: https://www.geroaxular.com/eu/bitakora.html

Bertan ikus litekeenez, hainbat eta hainbat herrialdetan eskaini dira emanaldiak: Espainia, Frantzia, Eslobenia, Polonia, Serbia, Eskozia, Danimarka, Txekia, Portugal, Grezia, Gales, Herbehereak, Alemania, Belgika, Kroazia, Errusia eta Hungaria. 

2019an hiru jaialditan dantzatuko du taldeak (Folk Cantanhede 2019, Portugal / Hello!Schoten 61stewerelddansfestival 2019, Belgika / Festival du Houblon 2019, Frantzia) eta nazioarteko jaialdi batean epaimahaikide izango da Juan Luis Unzurrunzaga, taldeko zuzendaria (Festival of Highland Folklore, Polonian). Era berean, Frantziako Couy herrian emanaldi bat eskainiko du, bertako erakunde baten eskariz, Féte de Chieuves izeneko jaialdiaren 56. edizioan zehar. Artikuluaren amaieran dituzue ekitaldi horien guztien inguruko xehetasunak.

Jaialdi hauek ahalegin handia eskatzen dute antolamenduaren aldetik. Izan ere, 130 GEROkide inguruk hartuko dute parte: dantzariak ez ezik, zuzendari artistikoak musikariak, laguntzaileak eta txoferrak behar dira bidaia horietan.
Bereziki azpimarratzekoa eta eskertzekoa da haien lan- eta familia-ardurak 10-15 egunez utzi, eta boluntario gisa datozen pertsonen ekarpena. Gaur egun, inork gutxi eskaintzen du bere burua, oporrak eta bestelakoak alde batera utzita, honelako proiektu bati babesa emateko.

20190708 144151 COLLAGE

Folk Cantanhede 2019, Portugaleko irudiak

Alabaina, GERO Axular taldearen berezko ezaugarria da betidanik Euskal Herriaren ikur izan den “auzolana” sustatzea, eta nazioarteko jaialdiak ere filosofia horrekin egiten dira. Horrek balio erantsia ematen dio esperientziari: gure dantzariek beste kultura eta herrialdeetako jendearekin harremana izateaz gain, solidaritatearen eta elkarlanaren kulturan ere hezten dira honelako ekimenetan.

Esan gabe doa eskerrak eman behar zaizkiela, halaber, urte osoan zehar taldeari babesa ematen dieten guztiei. Izan ere, ekitaldi txiki zein handietan, tabernetan eta bestelakoetan apurka-apurka biltzen den diruari esker izango ez balitz, nekez egin ahal izango liratekeela ahalegin ekonomiko handia eskatzen duten bidaia hauek.

Honenbestez, mila esker guztioi zuen laguntzagatik. Ziur egon primeran pasako dutela jaialdietara doazen GEROKIDE guztiek, eta harro eta pozik itzuliko direla geure kultura beste kultura batzuekin aberastea ezinbestean dakarren esperientzia paregabe hau bizi ondoren berriro gurera.

Bitartean ere, haien argazkien eta bideoen bidez izango dugu jaialdiek ematen duten guztiaren kronika. Izan zaitezte, bada, adi, gizarte-sareetara, eta zabaldu zeuek ere GERO Axular taldearen lanaren berri lau haizetara.

JAIALDIEN XEHETASUNAK

1. Folk Cantanhede 2019. Jaialdi hau uztailaren 6tik 14ra bitartean ospatuko da Portugalen. Gero Axular taldeko 37 kidek hartuko dute parte jaialdi honetan. Hona hemen jaialdiari buruzko informazioa:

http://cioff-portugal.pt/site/?page_id=209

http://www.folkcantanhede.com/

http://www.cancioneirodecantanhede.com/

2. Hello!Schoten 61stewerelddansfestival 2019. Jaialdi hau uztailaren 12tik 19ra bitartean ospatuko da Belgikan. Gero Axular taldeko 40 kidek hartuko dute parte jaialdi honetan. Hona hemen jaialdiari buruzko informazioa:

https://helloschoten.be/

https://www.facebook.com/helloschoten/

@helloschoten

3. Festival du Houblon 2019. Jaialdi hau abuztuaren 19tik 26ra bitartean ospatuko da Frantzian. Gero Axular taldeko 35 kidek hartuko dute parte jaialdi honetan. Hona hemen jaialdiari buruzko informazioa:

https://www.facebook.com/watch/?v=2262248427149950

https://www.facebook.com/festivalhoublon/

http://www.festivalduhoublon.eu/?fbclid=IwAR3u-dHwiLvOaHQUbQWtXTpjB0m1z-miBamLOmtFPFyammkcX7cYRCNv5Sw

@festivalhoublon/

4. Festival of Highland Folklore. Jaialdi hau abuztuaren 16tik 26ra bitartean ospatuko da Polonian (Zakopane). Gero Axular taldeko Zuzendariak hartuko du parte jaialdi honetan, lehiaketako epaimahaikide ofizial gisa. Hona hemen jaialdiari buruzko informazioa:

http://www.discoverzakopane.com/festival.html

http://www.festiwale.zakopane.pl/festiwal-folkloru

https://www.facebook.com/MFFZG.Zakopane

5. Féte de Chieuves jaialdia. Frantziako Couy herrian ospatuko da jaialdi honen 56. edizioa. Gero Axular Taldeak emanaldi bat eskainiko du abuztuaren 18an.