Segurako aterpetxean egonaldia egin dugu LH5, LH6 eta DBH1eko dantzariekin, udako bidaietarako prestatzeko.

Uda badator eta dagoeneko hasi gara atzerrira egingo ditugun bidaiak prestatzen. Aurten emango ditugun emanaldiak Portugalgo, Belgikako eta Frantziako jaialdietan izango dira.

Taldearen gehiengoak aurreko urteetan aukera izan du atzerrira joateko eta esperientzia bizitzeko, baina batzuentzat, bereziki LH5 eta LH6ko dantzarientzat, lehenengo aldia izango da.

Badakigu zaila izango dela gurasoengandik urrun egotea eta dena norbere kabuz egitea, baina horregatik etorri gara Segurara.

Asteburu berezi honen helburu nagusien artean bizikidetza lantzea eta haurrek autonomia lortzea daude.

Hori guztia lortzeko hainbat ekintza egin ditugu, tartean moñoak egiteko eta janzteko tailerrak eta lankidetza sustatzeko jolasak.


Argazkien hautaketa ikusgai duzue galerian; gainerakoak Intranetean aurkituko dituzue.

Segura2019 2


 

 

 

contentmap_plugin