Dakizuen bezala, ApoyoDravet elkartea eta Gero Axular batu egin dira Agorrila ikuskizunaren bira solidarioari ekiteko. Astebukaera honetan, gure biraren laugarren emanaldiari ekingo diogu Aguraingo Harresi aretoan.

geroDravet

 >>SARRERAK EROSI<<

 

 

Dravet-en sindromea duten pazienteen elkartea da ApoyoDravet. Erakundearen helburua da gaixotasun arraro horren inguruko ikerketa sustatzea, bai eta gaixoari zuzendutako teknologia eta berrikuntza soziala bultzatzea ere.

 

Dravet-en sindromea gaixotasun genetiko larria da, eta epilepsia errefraktarioa, alterazio kognitiboak eta jarrera-alterazio larriak eragiten ditu. Gainera, sindrome epileptikoen artean, heriotza-tasa handiena duen sindromea da.

Bi elkarteen arteko lankidetzari esker, Agorrila ikuskizuna eskainiko dugu bira solidarioan, eta bildutako dirua Dravet-en sindromearen inguruko ikerketara bideratuko da.

Esan bezala, bira solidarioko laugarren emanaldia Agurainen izango da, asteburu honetan:


descarga  Tokia: Aguraingo Harresi aretoa   >>SARRERAK EROSI<< 
Data: martxoak 30, larunbata
Ordua: 19:00    
Prezioa:         
   - Helduak: 8 €
   - Haurrak: 4 €

 


 

Aguraingo emanaldiaz gain, beste hainbat udalerritan dantzatuko dugu Agorrila solidarioa, 2018-2019 denboraldian. Informazio gehiagorako, jo gure agendara.

 

 

Animatu zaituez eta zatoz Agurainera Agorrila ikustera!

Aukera paregabea da euskal kulturaz gozatzeko eta, era berean, solidario izateko!

 

IconoFacebook1 IconoInsta1 IconoYoutube1

 

 

contentmap_plugin