oparia

 

MUGAK ZEHARKATZEN DITUEN OPARIA - mugarik gabeko musika


Joan den urtean, 2024an, Gero Axularren 20. urteurrena ospatu genuen, eta une berezien artean nabarmendu behar da Witzenhausengo (Alemania) jaialdiko gure lagun Thomas Schmidt eta Arwed Bettner-en bisita.

Oiartzungo Musika Txokora lagundu genituen, non Juan Mari Beltranek ohiko eskuzabaltasunez hartu gintuen. Thomas eta Arwed benetan hunkituta geratu ziren museoak eta han egiten den memoria musikalaren lanak eraginda.

Uda hartan, Witzenhauseneko jaialdian parte hartzen ari ginela, Thomas-ek antzinako alemaniar musika tresna bat eman zidan, Musika Txokora emateko asmoz. Keinu ederra, errespetu, miresmen eta kultura arteko trukearen fruitu.

Atzo, azkenean, tresna hori Juan Mari-ri eman genion, eta hark interes handiz jaso zuen. Folklore tradizionaleko jaialdiak ez dira munduko kultura aberastasuna erakusteko erakusleiho hutsa, benetako topaguneak baizik, harremanak, ikaskuntzak eta halako keinuak sortzen diren espazioak.

Eskerrik asko bihotzez, Thomas, Arwed, Juan Mari eta guztiok.