Uda atipikoa izaten ari gara Gero Axularren, aurreko postean esan genizuenez, nazioarteko bira luze bat programatuta geneukan Europako hainbat jaialditan zehar, eta bertan behera utzi behar izan genuen. Datorren urtera arte itxaron beharko dugu jaialdiek eskaintzen dizkiguten esperientzia guztiez berriro gozatu ahal izateko. Hala ere, aste hauek hainbat alderditan hausnartzen eta lan egiten jarraitzeko balio izan digute.

Aste honetan berri oso ona jaso dugu bulegoan. DravetTzari egitasmoa aukeratu du Gipuzkoako Aldundiak eta Goteok 2020ko matchfunding pixtumetarako. Dohaintza eta ekarpen instituzionala konbinatzen dituen finantzaketa-sistema bat (aldundiak bikoiztu egingo ditu proiektuak lortzen dituen dohaintzak).

DravetTZARIk, Dravet sindromea duen dantzari baten historia kontatzen du Apoyo Dravet eta Gero Axular Dantza Taldearen eskutik. Musika eta dantza ikuskizunen, eskualdeko jantzien erakusketen eta beste jarduera batzuen bitartez, 2021ean Dravet Sindromearen historia eramango dugu Euskal Herriko txoko guztietara.

Gero Axular Dantza Taldeak, euskal kultura gizartea eraldatzeko tresna bezela erabili daitekela sinisten du. Dravet Sindromea bezala, oso ezagunak ez diren gaixotasunei ikusgaitasuna emateko aukera emanez.
 
Ez da ApoyoDravetekin lan egiten dugun lehen aldia. Izan ere, Agorrila Solidario ikuskizun arrakastatsuaren 2 urteko bira arrakastatsuaren ondorioz sortu da ekimen hau. Horregatik, Dravet laguntzarekin batera, bidean aurrera egitea erabaki dugu. Oso pozik gaude arlo honetan hazten jarraitu ahal izango dugulako.
 
Aurrerago, DravetTzari proiektuari buruzko xehetasun gehiago emango dizkizuegu. Berrikuntzarik ez galtzeko, gure sare sozialetan jarraitzera gonbidatzen zaitugu. Hemen gaude: Facebook (@geroaxular.dantzataldea), Instagram (@geroaxular), Twitter (@geroaxular) , Youtube (Gero Axular) y Flickr (Gero Axular Kultur Taldea). 
FaLang translation system by Faboba