Dakizuen bezala, ApoyoDravet elkartea eta Gero Axular batu egin dira Agorrila ikuskizunaren bira solidarioari ekiteko. Astebukaera honetan, gure biraren laugarren emanaldiari ekingo diogu Aguraingo Harresi aretoan.

>>SARRERAK EROSI<<
Dravet-en sindromea duten pazienteen elkartea da ApoyoDravet. Erakundearen helburua da gaixotasun arraro horren inguruko ikerketa sustatzea, bai eta gaixoari zuzendutako teknologia eta berrikuntza soziala bultzatzea ere.
Dravet-en sindromea gaixotasun genetiko larria da, eta epilepsia errefraktarioa, alterazio kognitiboak eta jarrera-alterazio larriak eragiten ditu. Gainera, sindrome epileptikoen artean, heriotza-tasa handiena duen sindromea da.
Bi elkarteen arteko lankidetzari esker, Agorrila ikuskizuna eskainiko dugu bira solidarioan, eta bildutako dirua Dravet-en sindromearen inguruko ikerketara bideratuko da.
Esan bezala, bira solidarioko laugarren emanaldia Agurainen izango da, asteburu honetan:
|   | Tokia: Aguraingo Harresi aretoa | >>SARRERAK EROSI<< | 
| Data: martxoak 30, larunbata | ||
| Ordua: 19:00 | ||
| Prezioa: | ||
| - Helduak: 8 € | ||
| - Haurrak: 4 € | 
Aguraingo emanaldiaz gain, beste hainbat udalerritan dantzatuko dugu Agorrila solidarioa, 2018-2019 denboraldian. Informazio gehiagorako, jo gure agendara.
Animatu zaituez eta zatoz Agurainera Agorrila ikustera!
Aukera paregabea da euskal kulturaz gozatzeko eta, era berean, solidario izateko!
 
						 
					 
 

