Dakizuen bezala, ApoyoDravet elkartea eta Gero Axular batu egin dira Agorrila ikuskizunaren bira solidarioari ekiteko. Astebukaera honetan, gure biraren bigarren emanaldiari ekingo diogu Agoitzeko kultur etxean.
>>SARRERAK EROSI<<
Dravet-en sindromea duten pazienteen elkartea da ApoyoDravet. Erakundearen helburua da gaixotasun arraro horren inguruko ikerketa sustatzea, bai eta gaixoari zuzendutako teknologia eta berrikuntza soziala bultzatzea ere.
Dravet-en sindromea gaixotasun genetiko larria da, eta epilepsia errefraktarioa, alterazio kognitiboak eta jarrera-alterazio larriak eragiten ditu. Gainera, sindrome epileptikoen artean, heriotza-tasa handiena duen sindromea da.
Bi elkarteen arteko lankidetzari esker, Agorrila ikuskizuna eskainiko dugu bira solidarioan, eta bildutako dirua Dravet-en sindromearen inguruko ikerketara bideratuko da.
Esan bezala, bira solidarioko bigarren emanaldia Agoitzen izango da, asteburu honetan:
Tokia: Agoizko Kultur Etxea
Data: otsailak 17, igandea
Ordua: 18:00 >>SARRERAK EROSI<<
Prezioa: 7 €
Agoizko emanaldiaz gain, beste hainbat udalerritan dantzatuko dugu Agorrila solidarioa, 2018-2019 denboraldian: Atarrabia, Agurain eta Lazkao. Informazio gehiagorako, jo gure agendara.
Zatoz Agoitzera Agorrila ikustera!
Aukera paregabea da euskal kulturaz gozatzeko eta, era berean, solidario izateko!