Duela astebete aurkeztu genuen #dotorejantzi ekimena, Tabakalerako Kutxa Kultur plazan. Bertan, hainbat tailer egin genituen, baita desfile bat eta jantzien erakusketa bat ere.
Hona hemen, abenduaren 2an Tabakaleran ospatutako ekimenaren laburpen-bideo txiki bat:
Horrez gain, gure ekimenaren barruan programatu ditugun jardueren berri emateko eta baserritar jantziaren inguruko ezagutza zabaltzeko sortu genituen euskarriak eman genituen ezagutzera: janzteko aholkuen gidaliburua, baserritar jantzia ardatz duen liburua eta ekimenari eskainitako webgunea. Zer aurkituko duzue bertan?
- Ekimenaren inguruko informazioa, aurkezpen-bideo zoragarri baten bidez azalduta
- Baserritarrez janzteko aholkuak
- Zapia jartzen, abarkak lotzen eta gerrikoa jartzen erakusteko bideoak
- Ekimenari lotutako jardueren agenda eta albisteak
- ...
Egin bisita webgune berrira eta ikasi gehiago baserritar jantziaren inguruan!