Gero Axularrek #dotorejantzi ekimena sortu du euskal jantziak kalera harrotasunez atera ditzagun. Hortaz, abenduaren 2an, Tabakalerako Kutxa Kultur plazan, hainbat tailer eta erakusketa egingo ditugu egun osoan zehar #dotorejantzi ekimenaren aurkezpen gisa. Bertan, nola janzteko aholkuak, haurrentzako eskulanak edota jantzien erakusketa egongo dira eskuragarri egun osoan zehar.
Egitaraua:
11:00 - 11:30 → Dantza-tailerra
12:00 - 12:30 → Inaugurazio-ekitaldia
13:00 - 13:30 → Desfilea: Tradiziotik ikuskizunetara
17:00 - 17:30 → Baserritarrez janzteko erakustaldia
18:00 - 19:00 → Tailerrak: zapiak, abarkak…
19:00 - 19:30 → Desfilea: Tradizioa #dotorejantzi
18:00 - 19:30 → Hitzaldia: Baserritar jantzia | Ana Martínez | Ruiz Balerdi aretoa
Animatu zaitez eta etorri igandean Tabakalerara! Ikasi zer daukan eskaintzeko baserritar jantziak eta horrekin jantzita disfrutatzen!