ApoyoDravet elkartea eta Gero Axular batu egin dira Agorrila ikuskizunaren bira solidarioari ekiteko.
Dravet-en sindromea duten pazienteen elkartea da ApoyoDravet. Erakundearen helburua da gaixotasun arraro horren inguruko ikerketa sustatzea, bai eta gaixoari zuzendutako teknologia eta berrikuntza soziala bultzatzea ere.
Dravet-en sindromea gaixotasun genetiko larria da, eta epilepsia errefraktarioa, alterazio kognitiboak eta jarrera-alterazio larriak eragiten ditu. Gainera, sindrome epileptikoen artean, heriotza-tasa handiena duen sindromea da.
Bi elkarteen arteko lankidetzari esker, Agorrila ikuskizuna eskainiko dugu bira solidarioan, eta bildutako dirua Dravet-en sindromearen inguruko ikerketara bideratuko da.
Bira solidarioko lehen emanaldia Ermuan izango da, asteburu honetan:
Data: urriak 28, igandea
Ordua: 12:30 >>SARRERAK EROSI<<
Prezioak:
- Helduak: 10 €
- Haurrak (2-12 urte): 4 €
Ezin bazara emanaldia ikustera etorri, 0. lerrorako sarrerak eros ditzakezu, zure ekarpenarekin sindromearen inguruko ikerketari laguntzeko.
Ermuko emanaldiaz gain, beste lau udalerritan dantzatuko dugu Agorrila solidarioa, 2018-2019 denboraldian: Agoitz, Atarrabia, Agurain eta Lazkao. Informazio gehiagorako, jo gure agendara.
Zatoz Ermura Agorrila ikustera! Aukera paregabea da euskal kulturaz gozatzeko eta, era berean, solidario izateko!