Gero Axular Dantza Taldea eta Easo Txiki eta Araoz Gaztetxo abesbatzak, berriro oholtza gainean
Abuztuaren 31tik irailaren 9ra Euskal Jaiak ospatuko dira Donostian, eta Gero Axularren eta Easo Txiki eta Araoz Gaztetxo abesbatzen emanaldia ikusteko aukera izango duzue.
Egun horietan egingo diren ekintza guztien artean, ELKARREKIN izeneko ikuskizuna dago, Gero Axularrek eta Easo Txiki eta Araoz Gaztetxo abesbatzek batera prestatutako ikuskizun berezia.
Emanaldia irailaren 8an izango da (larunbata), 19:00etan, Donostiako Trinidade plazan.
Iaz Konstituzio plazan izan zen emanaldia; eguraldia ez genuen gure alde izan, baina aurrera atera genuen gogo eta ilusio handiz prestatu genuen ikuskizuna. Jakina, ikusleek asko lagundu zuten, kanta herrikoi guztiak abestu baitzituzten Easo abesbatzakoekin batera eta gu dantzan ari ginela.

Gure webguneko galerian aurkituko dituzue aurreko urteko emanaldiko argazkiak. Gerokideok, webguneko agendan nahiz Intranetean duzue entseguen ordutegia.
Euskal Jaietako gainerako ekintzak ikusteko, egin klik hemen.