Asteburua Segurako aterpetxean igaro dugu LH5, LH6 eta DBH1eko dantzariekin, udako bidaietarako prestatzeko.
Uda badator eta dagoeneko hasi gara atzerrira egingo ditugun bidaiak prestatzen. Aurten emango ditugun emanaldiak Greziako, Hungariako, Portugalgo eta Frantziako jaialdietan izango dira.
Taldearen gehiengoak aurreko urteetan aukera izan du atzerrira joateko eta esperientzia bizitzeko, baina batzuentzat, bereziki LH5 eta LH6ko dantzarientzat, lehenengo aldia izango da.
Badakigu zaila izango dela gurasoengandik urrun egotea eta dena norbere kabuz egitea, baina horretarako etorri gara Segurara.
Haurrek autonomia lortzea da helburu nagusia, baina oso garrantzitsua iruditzen zaigu ere dantzarien artean gehiago ezagutzea eta harremanak estutzea.
Hori guztia lortzeko hainbat ekintza egin ditugu, tartean moñoak egiteko eta janzteko tailerrak eta lankidetza sustatzeko jolasak.
Argazkien hautaketa ikusgai duzue galerian; gainerakoak Intranetean aurkituko dituzue.