Irailaren 6tik 11ra, gure dantzarietako batzuek udako azken biraz gozatuko dute Karlsruhen, Alemanian.

Folkloria jaialdia, 2005. urtetik, urtero ospatzen da Karlsruhe hirian, Alemaniako hego-mendebaldean.

Bertan mundu osoko herrialdeak elkartzen dira eta kulturak trukatzeko aukera ezin hobea da.

Aurtengo edizioan 30 dantza eta musika talde elkartuko dira, 15 herrialdetatik etorriak, tartean Italia, Serbia eta Greziatik.

 

Jaialdiak irauten dituen hiru egunetan zehar, emanaldiez gozatzeaz gain, dantza-lantegietan parte hartzeko aukera izango da.

Informazio gehiagorako eta argazkiak ikusteko, bisitatu jaialdiaren webgune ofiziala: http://www.folkloria.de/

Facebookeko orrialdea ere jarrai dezakezue: https://www.facebook.com/folkloriaKA/?fref=ts

 

 

contentmap_plugin

FaLang translation system by Faboba