Asteburua Segurako aterpetxean igaro dugu LH5 eta LH6ko dantzariekin udako bidaietarako prestatzeko.
Uda badator eta dagoeneko udako bidaiak prestatzen hasi gara. Aurten atzerrian emango ditugun emanaldiak Frantziako eta Alemaniako hainbat jaialditan izango dira.
Taldearen gehiengoak aurreko urteetan aukera izan du atzerrira joateko eta esperientzia bizitzeko, baina batzuentzako, bereziki LH5 eta LH6ko dantzarientzako, lehenengo aldia izango da.
Badakigu zaila izango dela gurasoengandik urrun egotea eta dena norbere kabuz egitea, baina horretarako etorri gara Segurara.
Haurrek autonomia lortzea da helburu nagusia, baina oso garrantzitsua iruditzen zaigu ere dantzarien artean gehiago ezagutzea eta harremanak estutzea.
Hori guztia lortzeko hainbat ekintza egin ditugu, tartean moñoak egiteko zein jantziak nola janzteko lantegiak eta lankidetza sustatzeko jolasak.