Azkenean iritsi da eguna, hilabete luzez egin dugu lan, urduritasuna azken egunetan eta azkenean estreinatu dugu Agorrila.
Harrera ezinhobea izan zen eta oso pozik eta eskertuta gaude.
Boluntarioen lana eskertzea besterik ez dugu falta.
Guztira 26 lagun doaz ikuskizunaren emanaldietara laguntzera eta, kanpotik ikusten ez zaien arren, beraiek gabe ezingo litzateke hau guztia aurrera eraman.
Gure ikuskizuna antzoki eta kultura areto gehiagotan eskaintzea espero dugu, izan ere, aurten Eusko Jaurlaritzaren Sarea dantza zirkuitoan gaude, bai eta Espainiako Antzoki, Auditorio, Zirkuito eta Jaialdien sarean, Redescenan, ere.
Hona hemen banbalina arteko argazki batzuk.
Eta jakina, berriro ere, gure eskerrik beroenak.
ESKERRIK ASKO!!!