Gaur, apirilak 29, Dantzaren Nazioarteko Eguna da. Antzerkiaren Nazioarteko Insititutuko Dantzaren Nazioarteko Batzordeak hautatu zuen egun hau, hain zuzen, ballet modernoaren sortzailea jaio zelako: Jean-Georges Noverre.
Institutuaren 70. urteurrena ospatzeko eta dantzak kulturen artean eta nazioartean duen garrantzia nabarmentzeko, dantza-arloko bost lagun hautatu dituzte, bakoitzak bere mezua idatz dezan. Mezuak irakurri nahi izanez gero (ingelesez), jo hona.
Egun honetan, hainbat ekitaldi egiten dira mundu osoan zehar; besteak beste, dantza-emanaldiak, tailerrak, hitzaldiak eta erakusketak. Donostian, esaterako, apirilean ospatzen da dantzaren hilabetea, eta, jakingo duzuenez, dantzaren inguruko zenbait jarduera prestatzen dira.
Guk egunero disfrutatzen dugu dantzarekin, eta gaurkoa ere disfrutatzeko eguna da. Izan ere, Matia Fundazioaren eta Axular Lizeoaren arteko boluntariotza-programak 20 urte bete ditu, eta dantza-emanaldi bat egingo dugu, Donostiako Aquariumean. Aitorpena ere izango dugu, Matia eta beste egoitza batzuetako egoiliarrentzat urtero prestatzen dugun Gabonetako jaialdia dela eta.