Félix Rincón argazkilariak atera zituen Victoria Eugeniako emanaldiko argazkiak, eta dagoeneko gure irudi galerian daude!

Pasa den maiatzaren 28an Victoria Eugenia Antzokian izan genuen Agorrila ikuskizunaren estreinaldia. Agertokia dantzaz, musikaz eta magiaz bete zen ikuskizunak iraun zuen ordu eta erdian. Harrera hobeezina izan zen eta talde guztiak bihotz-bihotzez eskertzen dizue ikustera etorri zineten guztioi.

Baina jakina, halako ikuskizun bat aurrera ateratzeko, lagun askok egin behar dute lan, horien artean teknikariek, errejidoreek eta argazkilariek. Félix Rincón argazkilaria da hain zuzen Victoria Eugenia Antzokian eta beste emanaldi askotan gure dantzen alderik politenak ateratzen dituena. Eta dagoeneko web orriko irudi galerian ikus ditzakegu!

FaLang translation system by Faboba