Abenduaren 5etik 8ra, Durangoko Azokan izango da Gero Axularrek egin eta Alai Argitaletxeak argitaratu duen Harrotasunez, ez harrokeriaz liburua. Gai nagusia euskal jantzi tradizionala da, eta testuinguru historikoa emateaz gain, jantzia osatzen duten piezak aztertzen dira bertan. Liburua erosi nahi baduzue eta Durangoko Azokara joaterik ez baduzue, idatzi posta elektronikoz.
Donostia Kulturarekin elkarlanean antolatu ditugun ekintzei dagokienez, abenduaren 14an, tamalez, euskal jantzia josten ikasteko lehen diseinu-ikastaroa amaituko da. Ikastaroan parte hartu duten 10 emakumeak gogotsu aritu dira, eta jantzi ederrak egin dituzte. Gainera, beste ikastaro bat egitea gustatuko litzaieke, beraz, lanean hasiko gara antolatzeko!
Horrez gain, Aiete Kultur Etxean zegoen erakusketa kenduko dugu. Hala ere, izango duzue aukera beste erakusketa bat ikusteko. Izan ere, jantzien erakusketa bat antolatu dugu Kutxa Kulturrekin elkarlanean. Ikusgai egongo da abenduaren 17tik 26ra, Kutxa Kultur Plazan (Tabakalerako 4. solairuan).