Gizonezkoen jantziak, oinetakoak eta txapelaz gain, bost atal ditu: galtza, alkandora, gerrikoa, txalekoa eta/edo brusa.

Galtzak
Galtzak pañozkoak edo franelazkoak izan daitezke, baita harizkoak edo lihozkoak ere (urteko garaiaren arabera); lisoak nahiz marraduna. Eremu batzuetan ere, goitik behera koloreko zinta bat jartzen zuten galtzak apaintzeko.
Emakumeen antzera, adabakiak erabiltzen zituzten galtzak konpontzeko.pantalón
Galtzek berezitasun bakarra dute: lotzeko era. Garai hartan ez zeuden gaur egungo bragetarik, ez baitzegoen kremailerarik ere. Hori dela eta, aurrealdean, botoiekin heltzen zen estalki bat zuten.
Ez zuten uhalik erabiltzen, bai, ordea, gerrikoa. Zabala zen, eta gogor estutzen zuten, lanean zeudenean giltzurrunak heltzeko balio baitzien.

camisa


Alkandora

Alkandorak zuriak eta zabalak ziren, baserrian ehundutako harizkoak edo lihozkoak. Mahukak ere zabalak ziren, eta, aurrealdean, paparra zuten, bainikarekin, alozekin, etab.

Txalekoa
Alkandoraren gainetik txalekoa janzten zuten.

Brusa
Ez ziren satin beltzekoak izaten -egun ikusi ohi ditugunen antzera-, kotoizkoak baizik (marradunak ere izan zitezkeen). Botoiekin apaintzen zituzten, baita brusaren oihaletik ateratako zintekin ere.kaiku

Jaka
Egun hotzetan, pañozko jaka bat erabiltzen zuten. Jakarekin kontrastea egiten zuen zinta bat erabiltzen zuten jaka azpiltzeko, lisoa izan ohi zen, eta lepoaren goialdean hegala izan zezakeen.

Kaikua
Hotzetik babesteko, artilezko jakak erabiltzen zituzten baita ere. Oro har, urdinak ziren, apaindura gorriak zituzten eta, heltzeko, artilezko borlak izaten zituzten.

 

 

 

FaLang translation system by Faboba