Jakingo duzuenez, Donostiako Udalak aurrekontu parte-hartzaileak jarri ditu martxan, herritarrek proposatutako zenbait proiektu aurrera eraman ahal izateko. Bada, aurkeztu diren 929 proiektuetatik 112 aukeratu dituzte, ondoren, herritarron botoen bidez boto gehien dituztenak egiteko*. Zorionez, aukeratutako horien artean guk proposatutakoa dago: #dotorejantzi Gure proiektua aurrera eramateko ezinbestekoa dugu azken fase honetan zuen botoa, beraz, asko eskertuko genizueke ondorengo estekan botoa emango bazenigute:


KODEA: 0100  LURRALDEA: Hiri guztia  GAIA: Kultura

GERO AXULAR DANTZA TALDEAREN #DOTOREJANTZI KULTUR PROIEKTUA (DONOSTIA)

>>BOZKATU<<


Baina, zer da #dotorejantzi?

Herritarrak baserritar jantzia harrotasunez janztera animatzen dituen proiektua da #dotorejantzi. Gero Axularrek betidanik izan du konpromiso handia gure arbasoen jantzia, alegia, baserritar jantzia, errespetuz eta harrotasunez janztearekin, eta, lan handia egin du hori sustatzeko. Gainera, iaz, gure konpromisoa gehiago zabaltzeko, Donostiako lehen baserritar jantzien lehiaketa  antolatu genuen, San Tomas egunean, eta parte-hartzaileei eta herritarrei laguntzeko asmoz. Bide batez, atal berezi bat sortu genuen gure webgunean: baserritar jantzia; bertan edonork baserritar jantziaren inguruko informazioa eta aholkuak eskuragarri eduki ditzan.

Zer jarduera egingo dira #dotorejantzi proiektuarekin?

Baserritar jantziaren inguruko hitzaldiak eman, jantzien erakusketak, buruko zapia jartzen nahiz alpargatak eta abarkak lotzen ikasteko tailerrak, baserritar jantzia berritzeko, moldatzeko edo osorik egiteko laguntza eta aholkuak…

Zer lortu nahi dugu horrekin guztiarekin?

  1. Gure gizartean kultura tradizionala berreskuratu.
  2. Baserritar jantziaren ezaugarriak eta balioa sustatu.
  3. Gure jantzi tradizionalekin testuinguru ezberdinetan gozatzen irakatsi.
  4. Donostiarrek baserritar jantzia berezko elementu kulturaltzat har dezaten lagundu.
  5. Laguntza eta adorea eskaini sentsibilitatez eta harrotasunez jantz gaitezen.

Gogoratu botoa emateaz:


KODEA: 0100  LURRALDEA: Hiri guztia  GAIA: Kultura

GERO AXULAR DANTZA TALDEAREN #DOTOREJANTZI KULTUR PROIEKTUA (DONOSTIA)

>>BOZKATU<<

* Botoa eman ahal izateko, 16 urte baino gehiago izan eta Donostian erroldatuta egon behar zara.


Jarrai gaitzazu sareetan (Facebook, Instagram, Twitter) #dotorejantzi proiektuaren inguruko ezer ez galtzeko!