Gero Axularrek #dotorejantzi ekimena sortu du euskal jantziak kalera harrotasunez atera ditzagun. Hortaz, abenduaren 2an, Tabakalerako Kutxa Kultur plazan, hainbat tailer eta erakusketa egingo ditugu egun osoan zehar #dotorejantzi ekimenaren aurkezpen gisa. Bertan, nola janzteko aholkuak, haurrentzako eskulanak edota jantzien erakusketa egongo dira eskuragarri egun osoan zehar.

 

Egitaraua:

 

11:00 - 11:30 Dantza-tailerra

12:00 - 12:30 Inaugurazio-ekitaldia

13:00 - 13:30  Desfilea: Tradiziotik ikuskizunetara

 

17:00 - 17:30 Baserritarrez janzteko erakustaldia

18:00 - 19:00 Tailerrak: zapiak, abarkak…

19:00 - 19:30 Desfilea: Tradizioa #dotorejantzi

 

18:00 - 19:30 Hitzaldia: Baserritar jantzia | Ana Martínez | Ruiz Balerdi aretoa


 

Animatu zaitez eta etorri igandean Tabakalerara! Ikasi zer daukan eskaintzeko baserritar jantziak eta horrekin jantzita disfrutatzen!