Hilabete berri batean sartu gara, ekintza batzuei amaiera eman eta beste batzuk prestatzeko unea iritsi da. Azaroa Wed In San Sebastianekin itxi genuen, Donostiako ezkontzen sektoreko ekitaldi paregabean. Bertan, Gero Axularreko taldekideek Agurra dantzatzeko aukera izan zuten, euskal dantza ospetsuenetakoa eta ezkontza batean betirako oroitzapena izango dena. Zorionak Wed In San Sebastian aurrera atera duten pertsona guztiei!

Abenduaren 22an, arratsaldeko 16:00etan, urtero bezala, Gabonetako jaialdia eskainiko dugu Zorroagako elizan. Denetarik edukiko dugu, dantzariak, musika, giro ona... Behin hori amaituta, Puiotik atera eta Hiru Damatxo plazaraino joango gara Olentzerori harrera egiteko. Animatu zaitez festara!

Azkenik, abenduaren 24an, Donostiako erdigunean, Olentzeroren desfilean parte hartuko dugu. Eta, zapiak jartzeko zailtasunak badituzue edo baserritar jantziari buruzko zalantzak argitu nahi badituzue, udaletxeko terrazan izango gara laguntzeko prest.

FaLang translation system by Faboba