Hain denbora luzearen ondoren, dantza etxetik eta distantzian egitea eskatu digun egoera zail honen ostean, hasi gara berriro ere kultura agertokietara berriro ekartzen. Pozarren iragarri behar dizuegu Gero Dantza Taldeak urriaren 23an izango duela aukera oholtzaren eta antzokien xarmaz gozatzeko, eta ikusleekin berriro ere harreman gertua eta zuzena izateko.

 Egun horretan HIGA estreinatzen dugu, GERO Axularren zortzigarren ikuskizun handia. Ia urte eta erdi atzeratu behar izan da estreinaldia, baina, emozioz beterik iragarri behar dugu, oraingoan, bai, obra zoragarri hau publikoarekin batera gozatzeko aukera izango dugula.

Une hunkigarri hau gurekin partekatu nahi baduzu, urriaren 23an Lasarteko Manuel Lekuona auditorioan espero zaitugu.

Sarrerak hemen salgai: HIGA LASARTE-ORIAN

FaLang translation system by Faboba