ApoyoDravet elkartea eta Gero Axular batu egin dira Agorrila ikuskizunaren bira solidarioari ekiteko.

Apoyo dravet eta gero axular

 

Dravet-en sindromea duten pazienteen elkartea da ApoyoDravet. Erakundearen helburua da gaixotasun arraro horren inguruko ikerketa sustatzea, bai eta gaixoari zuzendutako teknologia eta berrikuntza soziala bultzatzea ere.

Dravet-en sindromea gaixotasun genetiko larria da, eta epilepsia errefraktarioa, alterazio kognitiboak eta jarrera-alterazio larriak eragiten ditu. Gainera, sindrome epileptikoen artean, heriotza-tasa handiena duen sindromea da.

Bi elkarteen arteko lankidetzari esker, Agorrila ikuskizuna eskainiko dugu bira solidarioan, eta bildutako dirua Dravet-en sindromearen inguruko ikerketara bideratuko da.

 

Bira solidarioko lehen emanaldia Ermuan izango da, asteburu honetan:


Tokia: Ermua Antzokia

Data: urriak 28, igandea

Ordua: 12:30                                           >>SARRERAK EROSI<<

Prezioak:

      - Helduak: 10 €

      - Haurrak (2-12 urte): 4 €


 

Ezin bazara emanaldia ikustera etorri, 0. lerrorako sarrerak eros ditzakezu, zure ekarpenarekin sindromearen inguruko ikerketari laguntzeko.

Ermuko emanaldiaz gain, beste lau udalerritan dantzatuko dugu Agorrila solidarioa, 2018-2019 denboraldian: Agoitz, Atarrabia, Agurain eta Lazkao. Informazio gehiagorako, jo gure agendara.

 

Zatoz Ermura Agorrila ikustera! Aukera paregabea da euskal kulturaz gozatzeko eta, era berean, solidario izateko!

contentmap_plugin